Rutas por mes

Archivo de septiembre de 2015

Domingo 27 de septiembre de 2015

Izkiko arroak edo zintzurrak Korres eta Buxanda herrixkak lotzen ditu.

Guk eginiko ibilbidea “kiribila” izan zen hau da zirkularra.

Monasterio deritzon aisegunean kotxeak aparkatu eta handik abiatu ginen.

Korreseraino iristen den pista hartu genuen  batzeko herriko aparkalekuan geldituriko beste menditxikitarrekin.

Korresen egonda,  Erdiaroko herrixka honen Kale Nagusia hartu genuen. Kale amaieran eliza-albotik igarotzen den bidexkari ekin  genion, zeina Antoñana herrira bideratzen gaituena.

Gure ibilbidea zintzurraren goikaldetik izan zen beranduago korritzeko arroa bere maila beherenetatik, Monasterio aisegunea izanik txangoaren “buztana” (baliteke hementxe Izki errekaren ibar honetan monastegi bat izatea aintzina) Ulibarri bidexkatik. ( erdiaroko euskaraz Ulibarriren esangura “Villanueva”da)

Milaka urtez ibaiak higitu egin ditu haitzarte honen hatxak.

Udazkenak basoan zehar barreiatu dizkigu edozelango onddoak eta zizak eta ikusgarria izan zen bidean aurkituriko mota ezberdin ugaria.

Izpilikuaren eta ezkaiaren likurta bide bazterretan sentitzen zen eta sartuezinezko ametz eta gurbitz-basoetan  ezpel, otso-mahats eta txilar sasitza anabasa nahaspiltzen dira, non basakatua bere habitat naturala daukan.

Arroaren gaineko bidetxua korridore goxoa da landaretzan opatsua.

Atsedenaldia eginda Gazteluko behatokian largabistez sai-arren hegalaldiak begiztatu ahal izan genituen.

Behatoki honen izena hemen izandako gotorleku bati zor dio. Bertantxe dagoz oraindino bere zaharkinak ere. Gaztelu honek, beste hainbatekin batera, Nafarroako Erresuma-Nazioa babesten zuen Gaztelako Erresumaren aurka.

Soilaren bidexkatik jarraitzen dugu labarren gainetik non tarte arboladiak dakusaguz elkarren ondoan bizi direla ameztiekin. (tarte: aritzaren antzeko zuhaitza, Fagazeak familiakoa)

Bideak Antoñana herriraino segitzen du, hala ere guk bidegurutzean eskumatara jo genuen Buxanda kaminoa hartuz jeisteko arroaren ahutzetaraino.

Aranbaltza antepara ondotik pasa ginen zeinak iza artean batzen dituelarik Izki errekaren urak.

(Aranbaltza espainoleraz: valle sombrío u oscuro)

Eta gure txango abiatu ginen tokian amaitu zen hau da Monastegia aisegunean.

 

IMG_20150927_121405515

 

El desfiladero de Izki enlaza los pueblos de Korres y Bujanda.

Nosotr@s realizamos un “rizo” es decir, una excursión circular.

Partimos del área recreativa del Monasterio donde aparcamos los coches.

La pista sube hasta Korres donde nos juntamos con los compañer@s que habían aparcado allí sus vehículos.

En Korres tomamos  la calle Mayor de este pueblo medieval. Al final de la calle tomamos la senda que pasando por el costado de la iglesia se dirige al pueblo de Antoñana.

Nuestro recorrido fue por la parte alta de la quebrada para recorrer después el desfiladero por sus niveles más bajos, siendo el colofón de la excursión el área recreativa del Monasterio( donde posiblemente existió antaño un monasterio a la vera del rio Izki) por la senda de Ulibarri (en euskera antiguo quiere decir Villanueva).

El rio ha desgastado las rocas calizas de este desfiladero durante miles de años.

El otoño nos ha desplegado en el bosque toda su variedad de hongos y setas y fue espectacular la cantidad de ellas que encontramos en el camino.

El aroma de lavanda y tomillo se sentía  en las cunetas de los senderos y de los bosques impenetrables de quejigos y madroños que se confundían en una maraña de bojes, gayubas y brezos, hábitat natural del gato montés.

El sendero por encima del desfiladero es un corredor delicioso, exuberante de vegetación.

Hicimos un descanso en el mirador del Castillo desde se pudimos observar con prismáticos los vuelos de los buitres leonados.

El nombre de dicho mirador se debe a que allí  se encuentran las ruinas de una de las fortalezas que defendían al Reino-nación independiente de Navarra del Reino de Castilla.

Continuamos la senda bajo los acantilados de Soila donde observamos que el marojal, símbolo del parque, convive con el quejigal.  (marojal=melojo>>>>>>>árbol semejante al roble, de la familia de las Fagáceas)

El sendero continúa hasta Antoñana pero nosotros tomamos la desviación a la derecha para descender a las fauces del desfiladero por la senda Bujanda.

Pasamos por la presa de Aranbaltza (que en euskera quiere decir “Valle sombrío u oscuro” aran :valle y baltz: oscuro o sombrío) que entre juncos represa las aguas del rio Izki, llegando y finalizando nuestro recorrido en el área recreativa de Monasterio.

DOMINGO 20 DE SEPTIEMBRE DE 2015

Egun eguzkitsu honetan Besaidera joateko asmoz elkartu gara.  Gaur, urtero bezala, Iraileko 3. Domekan,  “oroimen eguna” ospatzen da bertan. Besaide mendi simbolikoa da, han muga egiten dutelako Arabak, Gipuzkoak eta Bizkaiak.

Jendea agurtu eta Kanpazarrera abiatu gara, handik hasiko baikara gure igoera. Kanpazarren oraindik behelainoa dago, eta beraz, hotza egiten du baina segituan, eguzki izpiak nagusitu dira eta egun zoragarri bat gozatzeko aukera izan dugu.

Aurretik 5 km dauzkagu pistaz. Bidea benetan polita da. Udalaitz magaletatik, pagadi, pinudi eta beste baso desberdiñak zeharkatzen ditu esfortzu handirik exijitu barik. Hala ere,  ume txikiak datoz eta  geldiune ugari egin behar izan ditugu.

Este día soleado nos hemos juntado para ir a Besaide. Hoy, como todos los años, el 3º domingo de septiembre, se celebra allí el “día del recuerdo”. Besaide es un monte simbólico porque allí hacen muga Araba, Gipuzkoa y Bizkaia.

Tras los saludos nos dirigimos a kanpazar ya que allí iniciaremos la ascensión. En kanpazar hay niebla todavía, y por lo tanto, hace frio pero enseguida los rayos de sol se imponen y hemos tenido la ocasión de disfrutar de un día maravilloso.

Tenemos por delante 5 km por pista. El camino es realmente bonito. Por las faldas de Udalaitz  cruza por hayedos, pinares y otros bosques diferentes, sin exigir demasiado esfuerzo. Así y todo vienen niños pequeños y hemos tenido que hacer bastantes paradas.

 


IMG-20150921-WA0019

 

 

Azkenik, iturri bat pasatu ondoren Besaide menditontorrera daraman azken aldapa igotzeari ekin diogu eta Zas…. hor daukagu… benetan hunkigarria, istripuan  hildako mendizalaeei eskeinitako Pueyoren monumentoa. 

Bistak paregabekoak dira, aurrean,  Anboto, handia benetan, ika ragarria, albo batera Izpizte eta Orixol duelarik eta beste aldera Alluitz, Untzillaitz eta Mugarra.

Bistak gozatu, argazkiak atera eta Besaide mendilepora bajatu gara bazkaltzera. Oraindik musika dago txosnan nahiz eta ekitaldiak aspaldi amaituta egon.

Udazkeneko eguzkipean  goxo-goxo bazkaldu eta deskantsatu ostean  bueltari ekin diogu, hori bai, lehenago,  Yoshin Ogata artista japoniarrak egindako eskulturan argazki dibertigarri bat aterata.

Por fín, tras pasar una fuente, atacamos la última cuesta que nos lleva a la cima del monte Besaide y zas.. ahí esta …  sobrecogedor de verdad el monumento de Pueyo en recuerdo de los montañeros fallecidos en accidente.

Las vistas son incomparables, delante, Anboto, majestuoso, formidable, teniendo a un lado Orixol  e Izpizte y al otro Alluitz, Untzillaitz y Mugarra.

Tras gozar de las vistas y sacar fotos bajamos a comer al collado de Besaide. Aun hay música en la txosna aunque los actos estén terminados hace rato.

Despues de comer y descansar relajadamente bajo un sol de otoño iniciamos la vuelta, eso si, antes, sacamos una  divertida foto en la escultura del artista japonés Yoshin Ogata.


IMG-4

 

 

 

 

 

Itzulera, Etorritako bidetik egin dugu.Tipi-tapa, prisabarik.

Azkenik, kanpazarrera ia 17:00 etan heldu gara. Kotxeak hartu eta batzuk zerbait hartzera joan diren bitartean, beste batzuk aldiz etxera, bihar astelehena da eta ….

Egun zoragarria pasatu dugu, eta zer esanik ez, gure txikiak.

La vuelta, la hacemos por el camido que hemos venido. Paso a paso, sin prisa.

Por ultimo, hemos llegado a Kanpazar casi a las 17:00. Coger los coches y mientras algunos han ido a tomar algo, otros en cambio a casa por que mañana es lunes y…

Hemos pasado un dia fantástico y ni que decir nuestros txikis.