Rutas por mes

Entradas con la etiqueta ‘eguarbitza’

14 de enero de  2018

Gaurko ibilbideak Axbiribilera eramango gaitu eta Urdaibaiko naturgune eta biotopo  desberdinak ezagutzeko beta emango digu, Kantauriar artadia eta Oka errekako padurak hain zuzen. Zoritxarrez oso eguraldi txarra egiten du. Hala eta guztiz ere, abiatu gara eta azkenean odisea bat izan da. Baina beno, beti  ikasten da zerbait eta gure mendizale txikientzako ikasgai interesgarria izen dela pentsatu nahi dut. 

La ruta de hoy nos llevara al monte Axbiribil y nos dará ocasión de conocer diferentes entornos y biotopos de Urdaibai, concretamente  el encinar cantábrico y las marismas del rio Oka. Desgraciadamente hace muy mal tiempo.  A pesar de todo nos hemos aventurado y al final ha sido una odisea. Pero bueno, siempre se aprende algo y quiero pensar que ha sido una lección interesante para nuestros pequeños montañeros.

Horretarako Kortezubiko Udaletxe aurrean egin dogu topo handik abiatuko baikara.

Para ello hemos quedado delante del ayuntamiento de  Kortezubi  ya que de allí partirá nuestra ruta esta mañana.

 Lloviendo sin parar

Lloviendo sin parar

Lehendabizi, bideak Kortezubitik Foruara eramango gaitu, Urdaibaiko Padura zeharkatuz. Bidea oso polita eta lasaia da eta gure aurrean gure gaurko  helmuga ikus dezakegu: Axbiribil mendi basatia.

En una primera etapa el camino nos llevará de Kortezubi a Forua atravesando la marisma de Urdaibai. El camino es muy bonito y tranquilo y podemos ver delante nuestro destino de hoy: el salvaje Axbiribil.

 

Marismas. Al fondo Axbiribil-Atxondo

Marismas. Al fondo Axbiribil-Atxondo

4

 

Dejamos atrás la iglesia de Kortezubi

Dejamos atrás la iglesia de Kortezubi

 

Behin Foruara helduta, Baldatika auzorantz hartzen dugu baina segiduan lehendabizi,  harrobiko ormarantz egingo dugu eta gero harrobiaren albotik igotzen den pistatik abiatuko gara. 

Una vez llegamos a Forua  Cogemos hacia el barrio de Baldatika pero enseguida nos dirigiremos  primero hacia la pared de la cantera y luego cogeremos por la pista que sube a un costado de la misma.

 

 

La pista convertida en Arroyo

La pista convertida en Arroyo

Aurrerago, pista hori utzi behar da eta artadian sartzen den bidezidor bat hartuko dugu. Kantauriar artadia benetan ohian trinko bat da eta daukagun eguraldiak tropikoko ohianean gaudela pentsatzera  eramaten gaitu.

Más adelante hay que dejar la pista y cogeremos un sendero que se adentra en el encinar. El encinar cantábrico es verdaderamente una selva muy intrincada y  el tiempo que hace nos lleva a pensar que estamos en la selva tropical.

 No llueve: un poco de tregua

No llueve: un poco de tregua

 

Pixkanaka pixkanaka gora egiten dugu baina eguraldiak ez digu ematen treguarik eta tontorretik gertu, nekatuta eta gozetuta, batzuk bertan gelditzea erabakitzen dute. Beste batzuk, ordea, tontorreraino  helduko  gara.  Argazkiak atera eta kontu handiarekin jaitsierari ekin behar diogu besteak zain daukagu eta.

Poco a poco vamos hacia arriba pero el tiempo no nos da tregua y ya cerca de la cima algunos, cansados y con hambre, deciden quedarse allí mismo, otros en cambio decidimos subir hasta la cima. Sacamos unas fotos y con cuidado toca descender ya que  tenemos esperándonos a los otros.

 La mitad del grupo en la cima

La mitad del grupo en la cima

 

Eta orduan hasiko da gure Odisea. Berandu egin zaigu igotzen, euria ez da gelditzen eta oraindik ez dugu bazkaldu eta horretaz gain ez dugu ikusten leku aproposik bazkaltzeko.  Nere irteera denez eta apur bat arduraren presiopean, onena, Foruara ahalik eta askarren jeistea eta han bazkaltzea izango litzatekela pentsatu dut eta bide zuzenenetik jeistea erabaki dut.  Aukera guztiz okerra izan da. Lokatz asko dago eta oso aldapa malkartsua denez oso labankorra dago. Beraz, oso astiro bajatu behar izan dugu. Horretaz gain, ez dakit zenbat aldiz jausi gara labandu eta gero eta, goitik behera, guztiz lokaztuta amaitu dugu. Eta panorama  osatzeko  zeharo blai eginda, nekatuta eta gozetuta.

Y entonces comenzará nuestra odisea. Se nos ha hecho tarde subiendo, no para de llover y todavía no hemos comido y además no vemos ningún sitio apropiado para comer. Como se trata de mí salida y un poco presionado por la responsabilidad he pensado que lo mejor sería bajar lo más rápido posible a Forua y comer allí y he decidido bajar por la bajada más directa. Ha sido una elección totalmente equivocada. Hay mucho barro y como la cuesta es muy empinada está muy resbaladizo. Por lo tanto hemos tenido que bajar muy despacio. Aparte de eso nos hemos caído ni se cuántas veces tras resbalar y hemos acabado embarrados de arriba abajo. Y para completar el panorama empapados, cansados y con hambre.

Egia osoa esateko, umeek ez dute arazo handirik izan, nerekin aurrean bajatu dira lasai asko, jausi barik eta oso ondo pasatu dira lokatzan jolasten eta helduak nola jausten ginen ikusten. Hori bai, zeharo gozetuta gixarajoak.

Para decir toda la verdad, los niños no han tenido mayor problema. Han bajado adelante conmigo tan tranquilos, sin apenas  caerse y se lo han pasado muy bien jugando con el barro y viendo como nos caíamos los mayores. Eso si,  con mucha hambre.

 Barro, mucho barro.

Barro, mucho barro.

13

Jaitsiera benetan ederra da, paregabekorik Euskal Herrian baina lokaztuta ez da batere komendagarria. Behintzat ez baduzu nahi goitik behera lokaztua amaitu, edo okerrago oraindik, erorketa txar baten ondorioz lesionatuta.

La bajada es de verdad magnifica, Excepcional, sin par en Euskal Herria pero no es nada recomendable con barro. Por lo menos si no quieres acabar embarrado de los pies a la cabeza o lo que es peor lesionado/a como resultado de una mala caída.

 

Selva de Axbiribil-Atxondo

Selva de Axbiribil-Atxondo

 

DOMINGO 10 DE DICIEMBRE DE 2017

Gaurko ibilbideak Eguarbitzara eramango gaitu. Gaur egun berezia da, Menditxikiren urteko bazkaria ere egingo dugulako. Horretarako Gipuzkoa eta Bizkaia arteko mugan, Elgetan hain zuzen, egingo dugu topo  handik abiatuko baikara goizean eta bertan ere ospatuko dugu bazkaria.

La ruta de hoy nos llevara al  monte Eguarbitza. Hoy es un día especial porque hoy también celebraremos la comida anual de Menditxiki. Para ello hemos quedado en el límite entre Gipuzkoa y Bizkaia, concretamente en Elgeta ya que de allí partirá nuestra ruta esta mañana  y allí también celebraremos la comida.

Aquí se fundo la federación vasco-navarra de alpinismo en 1924

Aquí se fundo la federación vasco-navarra de alpinismo en 1924

Arratsalderako oso borraska indartsua ziklogenesi leherkor eta guztiz  helduko zaigula iragarrita dago, alertan gaude, horregatik arin ibili behar gara. Aldiz, tenperatura oso atsegina daukagu eta ibilbidea arazo barik egiteko itxaropena dugu.

Hay alerta por fuerte borrasca con cliclogénesis explosiva para la tarde por lo que tenemos que movernos. La temperatura en cambio es muy agradable y confiamos en poder hacer la ruta sin problemas, como así ha sido.

Vista de la sierra de Anboto con Erdella delante desde los montes de Elgeta

Vista de la sierra de Anboto con Erdella delante desde los montes de Elgeta

Karabieta mendatea pasatu eta gero hor ikusten dugu  gure helmuga.  Eguarbitzaren tontor deigarria.

Pasado el puerto de Karabieta vemos ya nuestro objetivo. La llamativa cima de Eguarbitza.

Eguarbitza en primer plano

Eguarbitza en primer plano 

Eguarbitzako pareta azpira  heltzen gara eta eguneko igoera zailenari ekiten diogu. Lokatz asko dago eta labankorra dago. Ez da gaindiezina baina arreta handiz ibili beharra daukagu.

Llegamos a los pies del murallón rocoso de Eguarbitza e iniciamos la ascensión más comprometida de la jornada. Hay mucho barro y resbala por lo que está algo complicado. No es insalvable pero hay que extremar las precauciones.

Paso complicado

Paso complicado

 

 

 

Evitando la senda embarrada

Evitando la senda embarrada

 

Pixkanaka pixkanaka gora egiten dugu eta berehala tontorrera heltzen gara.  Argazkiak atera eta har diogu. Kexka apur bat ere badaukagu bajatzeko baina Menditxiki gara. Beraz aurrera.

Poco a poco vamos hacia arriba y enseguida llegamos a la cima. Sacamos unas fotos y con mucho cuidado iniciamos la bajada. Estamos un poco preocupados por la bajada pero somos Menditxiki. Así que adelante.

 

Antecima

Antecima

Cima

Cima 

Behin Egoarbitza azpian dagoen bordara helduta errelaxatzeko beta hartzen dugu. Jaitsiera zaila izanda baina orain otordu txiki bat egiteko ordua heldu da eta gero poliki poliki Elgetara itzuliko gara etorri garen lekutik .

Una vez en la txabola de Eguarbitza ya podemos relajarnos. La bajada ha sido complicada pero ahora ya toca disfrutar de un aperitivo y regresar a Elgeta por donde hemos venido.

Altzola basoko borda

Altzola basoko borda

 

Han beste bi familia gehituko zaizkigu eta oso une atseginak pasatuko ditugu urteko bazkaria ospatuz  Bolatoki jatetxean.

Allí se nos unirán dos familias más y pasaremos un rato agradable en el restaurante Bolatoki donde celebraremos la comida anual.

 

El futuro del montañismo vasco.

El futuro del montañismo vasco