Rutas por mes

Entradas con la etiqueta ‘jata t’

DOMINGO 11 DE  SEPTIEMBRE DE 2016

Amaitu dira oporrak eta  Menditxiki  Mendi Taldea hemen da atzera ere. 2016-2017 denboraldiari hasiera emoteko klasiko bat aukeratu dogu, Jata mendia.

Horretarako Bakioko Gasolindegian egin dogu zita goizeko  10:30etan. Eguraldi bikaina egiten du baina bero larregi egingo duela susmotan gaude. Jendea agurtu eta segiduan kotxeak hartu eta  Zumetxagako San Miguel baselizara (254m) igo gara handik hasiko baita gure gaurko ibilbidea.

Zumetxagan kotxe asko daude, jendea dabilen seinale eta hala izan da. Jende asko ibili da Jatan domeka honetan.

Kotxeak aparkatu eta berehala ekin diogu bideari. Hasieran pinu ederrak dituen pinudi batetik abiatu gara lasai lasai. Aldapa ez da oso gogorra eta itzalpean dago baina handik gutzira aldapa gogortzen hasi da eta itzala ez da hain sakona, beraz izerdi patsetan hasi gara. Bero  ikaragarria egiten du eta aizerik ere ez dabil.

Altura irabazten dogun heinean bistak gero eta ikusgarriagoak dira. Mendiko bidezidor malkartsu eta oso teknikoa da hauxe. Benetan polita. Lerroan joan behar gara eta Ilara luze bat egin dogu. 

Azken metroetan ez daukagu zuhaitzen babesa eta oso gogor jotzen du eguzkiak. Beroa ikaragarria da eta  horren ondorioak nabarmen  igartzen hasi gara: Umeak nekatuta eta egarri daude eta  gure kantinplorak arin  hustutzen hasi dira. Gainera Otea eta txilar artean doan bidezidorra  gero eta estuago egin da eta ume txikixenak ikusi ere ez dira egiten.     ¡Gixajoak!

Hala ere, oso baliente dira Menditxiki Taldeko umeak eta tontorrera(598m) iristen gara. Hantxe, bistak gozatu, zerbait jan eta edan eta  argazkiak atera ostean Jatabenierdiako(518m) mendilepora bajatzen gara, handik, Jata-Txikiko(555m) buzoiraiño joateko.

Se han acabado las vacaciones y el grupo montañero Menditxiki comienza su actividad de nuevo. Para dar comienzo a la temporada 2016-2017 hemos elegido un clásico, El monte Jata.

Para ello hemos quedado en la gasolinera de Bakio a las 10:30. Hace un tiempo estupendo pero sospechamos que hará demasiado calor. Tras los saludos cogemos los coches y subimos a la ermita de San Miguel de Zumetxaga(254m) ya que allí empezaremos la ruta e hoy.

En Zumetxaga hay muchos coches, señal de que anda gente, y así ha sido, ha subido mucha gente al Jata este domingo.

Aparcamos los coches y emprendemos la subida. Al principio tranquilos tranquilos por un pinar que tiene unos pinos magníficos. La cuesta es suave y bajo una magnifica sombra pero enseguida la cuesta comienza a endurecerse y la sombra ya no es tan espesa. Rompemos a sudar de inmediato. Hace un calor tremendo y no anda nada de aire.

Según ganamos altura las vistas son más espectaculares. Es un sendero de fuerte pendiente y muy técnico. De verdad bonito. Tenemos que ir en fila india y hemos hecho una larga fila.

En los últimos metros no tenemos la protección  de los árboles y el sol pega muy fuerte el calor es terrible y comenzamos a notar sus consecuencias claramente. Las niñas/os están cansados y tienen sed y las cantimploras se están vaciando rápidamente. Además, el sendero que discurre entre argomas y brezos se hace cada vez más estrecho y las niñas/niños  más pequeños ni siquiera se ven. ¡Pobrecitos¡

Pero de todos modos, las niñas/os de Menditxiki son muy valientes y llegamos a la cima(598m), allí gozamos de las vistas, comemos y bebemos algo, sacamos las fotos y bajamos al collado Jatabenierdia(518m) para ir desde allí al buzón del Jata-Txiki(555m)

 

 

 

 

Heldu gara Jata-Txikira ere. Han, beste geldiune egin ondoren bueltako bidea hartu dogu. Bero itzela egiten du, aizerik ere ez dabil eta  ura amaitu zaigu, beraz, panorama horrekin, bazkaltzera  Zumetxagako San Miguel Baselizara bajatzea erabaki dogu.

Berriz Jata tontorrera igo eta Zumetxagara bajatu gara. Aldapa itzela denez bajatzeko ere oso teknikoa da.

¡Ura behar dogu¡ eta ez gaude ziur Zumetxagan egongo den ala ez. Aillegatzerakoan hasiera batean ez dogu topatzen iturririk baina ¡Sorpresa¡ Baseliza zabalik dago.  Bisitatxo bat egin eta aldameneko baserrira ur eske abiatzen gara.

Zorte egon da! baserriko ormaren Kontra iturrixa dago¡ eta Ura fresko-freskoa dago. ¡Hau poza!

Harizti Eder baten itzalpean bazkaltzen dogu eta gurasoek  2016-2017ko irteera egutegia prestatzen dogun bitartean umeak jolasten egon dira. Gainera, zerbait falta zaigu oraindik irteera bukatzeko. Bakioko hondartzara joango gara.

Beraz, Bazkaria amaitu ondoren Hondartzara joan gara. Bandera gorria egon da baina zorionez, sorosleek mugatua zuten gune batean bainatu izan ahal dogu eta zeuden olatuekin oso ondo pasatu gara; Irteera amaitzeko plan perfektoa.

 

Hemos llegado también a Jata-txiki, allí, después de hacer un descanso damos la vuelta . Hace mucho calor, no anda nada de aire y se nos ha gastado el agua, por lo tanto con ese panorama decidimos bajar  a comer a la ermita de San Miguel de Zumetxaga.

De nuevo subimos a la cima del Jata y bajamos a Zumetxaga. Como la cuesta es muy empinada para bajar también es muy técnica.

¡Necesitamos agua¡ y no estamos seguros de si en Zumetxaga habrá o no. En un principio cuando llegamos no encontramos ninguna fuente pero ¡sorpresa! La ermita está abierta. La visitamos y nos dirigimos al caserío de al lado a pedir agua.

¡Ha habido suerte¡ Hay una fuente en la pared del caserío y el agua está fresca-fresca. ¡Qué alegría!

Comemos bajo la sombra que nos brinda un magnifico robledal y mientras los padres preparábamos el calendario de salidas 2016-2017 las niñas/os han estado jugando un rato. Además, nos falta algo para terminar la salida. Iremos a la playa de Bakio.

Así que después de comer hemos ido a la playa. Había bandera roja pero por suerte nos hemos podido bañar en una zona que tenían acotada los socorristas y lo hemos pasado muy bien con las olas que había. El plan perfecto para acabar la salida