Rutas por mes

Entradas con la etiqueta ‘Oburu’

Domingo 8 de noviembre de 2015

Oso jende gutxi bildu gara. Bakarrik bi familia elkartu gara gaurkoan baina, ala ere, mendi-egun eder bat pasatu dugu

Gaur gure helmuga Oburu(1240m) da, Urkilla mendikatean, baina gero, Urbiako zelaietan gozatzeko parada ere izango dugu.  Oburu menditontor apala da, zuhaitzpean, ia nabari ere nabaritzen  ez dena. Aldiz, igoera zoragarria da, Gipuzkoako pagadi handiena zeharkatuz eta arabako mugara helduz.

Hoy nos hemos reunido muy poca gente. Solamente nos hemos juntado dos familias, pero así y todo hemos pasado un día de monte maravilloso.

Nuestro objetivo hoy es Oburu(1240m), en la sierra de Urkilla, pero luego también tendremos ocasión de gozar en las campas de Urbia. Oburu es una cima humilde, bajo los árboles, de las que pasa desapercibida. Por el contrario la ascensión es maravillosa, atravesando el hayedo más grande de Gipuzkoa y llegando a la muga con Araba.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Arantzazuko aparkalekua gainezka dago, gaur Aizkorriko parke natural inguruan jendetza izugarria bildu den seinalea.

Hala eta guztiz ere, guk egingo dugun bidea  nahiko ezezaguna da eta oso jende gutxirekin egin dugu  topo.

Udazkenean gaude eta basoa benetan polita dago. Orbela asko dago umeen gozamenerako eta  eguraldia ere  zoragarria da.

El aparcamiento de Arantzazu  está a rebosar, señal de que hoy ha venido muchísima gente a la zona del parque natural de Aizkorri.

Así y todo el camino que haremos es bastante desconocido y nos hemos encontrado con muy poca gente.

Estamos en otoño y el bosque esta ciertamente bonito. Hay mucha hojarasca para regocijo de los niños/as y el tiempo es espectacular.

 

 

Urbiako ohiko bidea gure eskerrera laga eta Iturrigorriko  fraideen antzinako football zelaietaruntz abiatzen gara. Hiruk edo lau atezaindegik beste garai batzuk gogoratzen dizkigute.

Aurrerago Arbelgaizto presa txikia eskumara utzi eta berehala pagaditik barrena Burdinkurutz mendilepora eramango gaituen igoera hasten gara.

Dejamos el camino habitual a Urbia a nuestra izquierda y nos dirigimos a los antiguos campos de futbol de los frailes en  Iturrigorri. Tres o cuatro porterías nos recuerdan otros  tiempos.

Más adelante dejamos a la derecha  la pequeña presa de Arbelgaizto y enseguida comenzamos  la subida por el hayedo que nos llevará al collado de Burdinkurutz.

 

 

Burdinkurutzen Oinati(Gipuzkoa) eta Asparrena(Araba) udalen arteko mugarria dago eta hemetik Oburura. Azken aldapari ekin eta gaurko tontorrera iristen gara. Bertan  atseden txiki bat hartu, zerbait jan, argazkiak atera eta Urbiarantz…

 

 

 

 

En Burdinkurutz está el mugarri que separa Oinati(Gipuzkoa) de Asparrena(Araba) y de aquí a Oburu. Subimos la última cuesta y llegamos a la cima de hoy. Allí hacemos un pequeño descanso, comemos algo, sacamos la foto y hacia Urbia…

 

 

 

 

Urbiako Zelaiak jendez gainezka daude. Erromeria bat ematen du. Ume pilla daude errekatxoan zapaburuak hartzen. Gureak ere, bazkaldu ondoren, hara abiatu dira eta han ibili dira gu bitartean etzan eguzkitan eta une zoragarriaz gozatu garelarik.

Las campas de Urbia están a rebosar de gente. Parece una romería. Hay un montón de niños cogiendo sanpaburus en el riachuelo. Los nuestros también después de comer  han ido allí y allí han andado mientras nosotros nos tumbábamos la sol y gozabámos de un momento maravilloso.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Pena ematen du baina jaitsi behar da.  Arantzazuko ohiko bidea hartzen dugu baina oraindik   kriston bistaz gozatzeko aukera izan dugu.

Da pena, pero hay que bajar. Cogemos el camino de siempre a Arantzazu pero todavía hemos tenido la suerte de disfrutar de unas vistas increíbles.